Berheziketa Postural Globala (RPG).

eguzki_213

Berheziketa Postural Globala, RPG bezala ezaguna, sistema neuro-muskulo-eskeletikoaren arazoei aurre egiteko ebaluazio, diagnostiko eta tratamendu sistema zientifikoa da, Philippe E. Souchard-ek sortua 1981ean.

RPGak helburutzat pazienteak agerian daukan sintomatik sortu dueneko kausara heltzea dauka, berau eraldatu eta sintoma ezabatzeko.

Bere helburuak dira: malgutasun muskularra berreskuratzea, estruktura ezberdinen alineazio egokia lortzea, mina kendu eta funtzioa berreskuratzea.

Metodoa oinarrizko hiru printzipiotan sustengatzen da: Indibidualitatea,Kausalitatea eta Globalitatea.

INDIBIDUALITATEA:
Paziente bakoitza norbanako moduan ikustea bere antolakuntza posturala era ezberdinean aurkezten duena eta, ondorioz, tratamenduak indibidualizatua izan behar du.

KAUSALITATEA:
Pazientea izorratzen duen sintomaren oinarrian dagoen kausa aurkitu eta eraldatu sintomatologia kendu ahal izateko.

GLOBALITATEA:
Sistema muskuloeskeletikoaren interrelazio funtzionala da. Sistemaren edozein puntutan ematen den arazo batek osotasunean dauka eragina, beraz ezin dugu parte bat soilik tratatu, baizik eta arazoarekin erlazioa duen oro eraldatzeko gaitasuna izan behar dugu. Hau tratamentu posturen bidez lortzen dugu zeintzuek kate muskularrak harremanetan jarri eta beraiengan aritzeko aukera ematen diguten. Globalitatea ez da dena tratatzea, arazoarekin erlazioan dagoena baizik.

Gorputza Kate Muskular Tonikoen eta beren erlazio muskulo-aponeurotikoen kontzeptuaren bitartez ulertuz, RPG-ak Tratamendu Posturen bitartez lantzen du pazientea.

Kate Muskular Toniko hauek gizakiaren hegemonien beharrizanei erantzuten dieten talde muskulo-aponeurotikoen estrukturazio funtzionala dira.

eguzki_204

Kate Muskular Tonikoak, lesionatzerakoan, pazienteak aurkezten duen alterazio posturalaren erresponsable dira, eta beraien ezaguera anatomofisiologikoa eta beraien ebaluazio funtzional eta biomekanikoa, pentsamolde razional batez gain, eratzen dute RPGaren terapeutika egoki baten oinarria.

RPG-ak bai arazo posturalak bai arazo artikular funtzionalak tratatzeko aukera eskeintzen du, beti ere gorputza sistema biomekaniko integratu bat bezala ikusiz.

RPG-arentzat erradiografia batek ez du bizkarhezur bat laburbiltzen, bizkarhezur batek ez du gorputz bat laburbiltzen, gorputz batek ez du gizaki bat laburbiltzen.

 eguzki_220  eguzki_421

Tratamendu posturen bitartez egiten da, familia handitan banatuak, angelu koxofemoralaren irekiera edo itxiera, pazientearen lesio eta morfotipoaren arabera aukeratuak eta arazo muskuloeskeletiko ezberdinei erantzuna emateko aukera ematen digutenak.

Tratamendu posturak eta norberaren eskuak dira terapeutak erabiltzen dituen tresnak mina kendu, konpentsazioak sahiestu eta deformazioak zuzentzerakoan.

Posturek helburutzat diagnostikoa, terapeutika eta gorputzaren integrazioa daukate, etzanda egin daitezke edota eserita edo zutik (kargarekin edo gabe).

Tratamendua saio indibidualetan egiten da ordu beteko iraupena dutenak eta astean behineko maiztasunarekin, kasu agudoetan astean birritan egiten direlarik.

RPG-a tratamendu suabe eta globala da, edozein adinetan aplikatu daitekeena pertsona bakoitzaren ahalmena errespetatuz.

Giharretako nekea eta iraupen gutxiko efektu parasinpatiko edo neurobegetatiboak.
Saioen ostean kontuz ibili erresponsabilitatezko aktibitateetan (gidatu).
RPG-a luzaketa metodo suabe, aktibo eta progresiboa da. Saio bakoitzean gutxienez bi postura egiten dira pertsona bakoitzaren ahultasun, patología eta gorpuzkeraren arabera eginak. Maiztasuna: astero ordu beteko saio bat edo bi saio kasu agudoetan.
Este sitio web utiliza cookies de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de cookies.