Bobath (Paziente neurologiko).


eguzki_561

Karel Bobath neurologian eta psikiatrian doktore izan zen eta Berta Bobath fisioterapeuta. Burmuina egoera normala oztopatzen zuten mugimendu patroien inhibizio estimuloak ikasteko gai zela aurkitu zuten. Hasiera batean garun paralisia zuten haurrak tratatzekoa metodoa izan zen, baina geroago, helduen burmuineko lesioetan erabiltzen hasi zen baita ere.

Azkeneko 50 urteetan burmuinari buruzko gure ezagutzak aldatu dira eta garunaren estruktura plastikoa maila guztietan ikasteko gai dela badakigu eta, batez ere, bere funtzioak berantolatzeko gai dela. Bobath kontzeptua oinarrizko elementua da berantolaketa neuronala errazteko paziente neurologikoetan.


eguzki_551

Bobath kontzeptua arazo neurologikoak dituen haur eta helduarentzako tratamendu metodoa da, ezagutza neurofisiologikoetan eta konkretuki garunaren plastizitatean oinarritua, zeina etengabeko ikerketa eta garapenaren pean dagoen. Ondorioz berau erabiltzen duten profesionalek formakuntza constante eta zehatza jasotzen dute.

Paziente eta terapeutaren arteko prozesu interaktiboa da, bai ebaluazio fisioterapikoan eta baita arreta eta tratamenduan ere. Tratamendua mugimendu normalaren ulermenean datza, pazientearen kanal pertzeptibo guztiak erabiliz bere funtzionaltasuna hobetzeko.

Metodoak pazientearen parte hartze aktiboa eskatzen du. Terapeutak aktibitatea bilatzen du gorputzaren alineazio egokia abiapuntutzat hartuta. Ezin dugu mugimendu normala erraztu giharren tonu anormalarekin edota alineazio ezegoki batekin. Honek pazientearen gorputzaren gaineko kontaktu etengabe bat eskatzen du, erantzun ezegokiak inhibituz (ez ekidinez) eta mugimendu edo funtzio normala erreztuz.

Bobath kontzeptuarekin egindako tratamenduaren abantailak:

Tratamendu bakandu eta interaktiboa da. Fisioterapia saioan zehar (ordu bete gutxienez) paziente fisioterapeuta batek lagunduta eta zuzenduta egongo da.

  • Mugimenduaren efizientzia bilatzen du.
  • Pazientearen parte hartzea eta bere gorputzarekiko kontrola handitzen ditu.
  • Tratamenduaren funtsa helburu zehatz bat daukaten aktibitateetan pazientearengandik erantzun aktiboak jasotzean datza (mugimendua eginkizun konkretu baten barne).

eguzki_536 eguzki_529eguzki_578 eguzki_573 eguzki_560 eguzki_593

Este sitio web utiliza cookies de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de cookies.