Dantza eta ezinduen.

Antzerki eta makillajea barruan hartuko dituen dantza eskolak. Fisioterapia neurologikoan, Posturen heziketan, Pilatesen, Arriskurik gabeko abdominaletan eta Arte eszenikoetan espezializatutako fisioterapeuten ikuskaritza eskaintzen dugu.

DISCAPACITADOS DURANGOBanan-banako tratua ematen dugu, gertukoa eta profesionala. Tamaina txikiko taldeak sortuko ditugu: (gehienez ere, 6 pertsonakoak, taldeak adinaren arabera sailkatuko dira.)

NORI DAGO ZUZENDUA?
Eskola hauek patologia ezberdinak dituzten pertsonei daude zuzenduak: Down sindromedunak, haur autistak, itsuak, gormutuak, hemiplejikoak, burmuineko paralisidunak, espina bifidoa, bizkar-muinean lesioak daukatenentzat…

 

IKASKETEN HELBURU PSIKOMOTRIZAK

  • Gorputz-jarreraren hobekuntza.
  • Gorputzaren elastikotasuna eta tonu muskularraren hobekuntza.
  • Oreka, koordinazioa eta erritmo zentzuaren doikuntza.

PORTAERA-rekiko HELBURUAK
DISCAPACITADOS DURANGO

  • Diziplina eszenikoa lantzea: kontzentrazio ahalmena, talde lana, aniztasunaren kontzientziazioa, norbere eta besteen lanarekiko errespetua.
  • Bat-batekotasuna sustatu eta arazo edo aldaketei aurre egiten ikastea.
  • Sorkuntza sustatzea.

HELBURU PSIKOAFEKTIBO ETA PSIKOSOZIALAK

  • Ikaslearen talde-lana bultzatzea, parte hartzea eta ardura sustatuko dituen eginkizun artistikoan murgilduz.
  • Auto-estimua indartzea.
  • Gizartera hobeto moldatzen lagunduko gaituzten ohiturak hartzea.
  • Sozializazioa.

IRAKASLEA

INALVIS ETXEBARRIA, dantza garaikideko koreografo eta irakaslea eta arte eszeniko eta minusbaliotasunean espezializatua.

Informazio gehiagorako Hemen zakatu

Este sitio web utiliza cookies de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de cookies.