Filosofia.

TRATAMENDU INDIBIDUALIZATUA

Fisioterapia Eguzkin irmoki sisnisten dugu arreta indibidualizatuan paziente bakoitzaren pataologiaren eboluzio positiboa lortu aldera. Lan egiteko era hau da, gure iritziz, pazientearen egoeraren kontrol erabatekoa mantentzeko eta gure tratamentuaren efektua objetibatzeko modurik onena

GORPUTZAREN IKUSPEGI GLOBALA

Giza gorputzaren ikuspegi globalak eramaten gaitu tratamentu sintomatikoan bakarrik ez geratzera eta aurrez-aurre daukagun prozesuaren sortzaile den kausa originala aurkitzera. Hastapeneko kausa hori aparato lokomotorean aurkitu daiteke edota beste sistemaren batean izan dezake bere sorlekua. Hori dela eta Eguzkin era koordinatuan egiten dugu lan beste profesional batzuekin (podologoa, optometrista, psikologoa…). Zure osasuna gure konpromezua delako.

AUTOTRATAMENTUA

Beharrezkotzat jotzen dugu pazienteari zentruan egiten dugun tratamentuari lagundu dakizkioketen ariketak irakastea. Bakoitzaren beharrizanen arabera luzaketa, kontrol postural edota propiozepzioa hobetzeko ariketak dira. Honela pazientea subjektu aktibo bilakatzen saiatzen gara eta berak ere bere errekuperazioan parte hartu dezala.

FORMAKUNTZA JARRAIA

Eguzkiko profesionalok formakuntza programa iraunkorra jarraitzen dugu gure ezagueren bilakaera konstantea mantendu aldera. Gure paziente eta profesioarekiko daukagun konpromezuak bide hontan jarraitzera eramaten gaitu egunez egun arreta hobea eskaintzeko gai izateko.

Este sitio web utiliza cookies de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de cookies.