Osteopatia.

OSTEOPATIA

Andrew Taylor Still doktoreak garatu zuen osteopatia. Zehazki, 1874. urtean eman zituen lehenengoz argitara osteopatiari buruzko bere postulatu filosofikoak eta praktikoak..

Hitzez hitz itzulita, osteopatia “hezurraren transformazio patologikoa” da, baina gaizki ulertuak eragin ditzake definizio horrek. Izan ere, Still doktoreak, aurrena, hezurra izan zuen bere ikerketen oinarri, lehenik eskeletoaren normalizazioa langai hartuta, eta horrexegatik erabili zuen termino hori bere kontzeptu terapeutikoari izena emateko.

Hezurretako palanka erabiltzen zuen Stillek, nerbio, arteria eta zainetako presioa lasaitzeko eta, hartara, fisiologia osasuntsua izateko baldintza onenak berreskuratzeko.

Osteopataren egitekoa, gaur egun, gorputzeko likidoen komunikazioa eragozten duten traba mekaniko eta estruktural guztiak ezabatzean datza. Hala, ehunen egoera orokorra eta, zehazki, ehun konektiboen egoera da osteopataren jardun-eremua. Osteopatiaren lan-esparrua zabala da beraz, giza gorputza osotasunean aintzat hartzen baitu.

Gorputzaren egiturek, egoera onean badaude, harmoniaz dihardute elkarrekin, eta, egoera horretan, egokiro uztartzen dira eremu fasziala, eremu biomekanikoa, muskuluak, nerbioak, zirkulazioa eta eremu endokrinoa; hala, egoera osasuntsua lortzen da hartara.

Osteopatiak eskuzko metodo bereziak erabiltzen ditu bai diagnosirako bai terapietarako, ehunen arteko egiturazko harremanetan eta haien elkarrekintzan funtsaturik.

Arazoaren muinera iristeko, neurri berean hartzen dira kontuan pazientearen maila guztiak, hots, maila fisikoa, biologikoa, emozionala, mentala eta espirituala. Hainbat eremu lantzen ditu osteopatiak: gorputz-egitura, erraiak, kranio-sakroa, eremu somato-emozionala eta energetikoa, guztiak ere pazienteari desorekatuta dituen eta dena delako patologia eragiten dioten funtzioak erregulatzen laguntzeko.

STILLEK ADIERAZITAKO OSTEOPATIAREN PRINTZIPIO NAGUSIAK

Gorputzaren osotasuna

Gizakia, osasuntsu zein gaixo egon, “entitate biologikotzat” jo behar da. Ehun batean edo funtzio batean asalduraren bat gertatzen bada, asaldura horrek organismo osoan ditu oihartzunak.

Mekanismo autoerregulatzaileak

Gorputzak bere defentsa-ereduak ditu eta bere alarma-sistemak.

Autodefentsa-sistemen erregulazioa, izatez, nerbio-sistemari badagokio ere, ez dugu ahaztu behar odol-zirkulazioa eta linfa-zirkulazioa arduratzen direla organismoak egokiro jarduteko behar dituen sustantziak garraiatzeaz.
Horrexegatik, bada, osteopatiak garrantzi handia ematen dio gorputzeko likidoen zirkulazioa hobetzeari, bereziki kontuan hartuta bai zirkulazioa bera (arteriak, zainak eta linfak) bai likido zefalorrakideoa (burmuinean eta orno-muinean barrena hedatutako likido gardena).

Egituraren eta funtzioaren arteko harremana

Gorputz-egituraren eta haren funtzioaren arteko harremana da diagnosirako eta terapiarako oinarria. Osagai hauek jotzen dira gorputz-egituraren osagaitzat: hezurrak, muskuluak, faszia, erraiak eta neuronak, baita organismoaren gorputz-likidoak ere.
Gorputzaren zenbait eskakizunek edo funtziok moldarazi egiten dute gorputz-egitura, funtzio hori ahalik eta modurik onenean egin ahal izateko (forma funtzioaren ondorena da).


EGITURA-OSTEOPATIA

eguzki_075

Argazki gehiago ikusi

ERRAI-OSTEOPATIA

eguzki_197

Argazki gehiago ikusi

GAREZUR-OSTEOPATIA

eguzki_184

Argazki gehiago ikusi

OSTEOPATIA PEDIATRIKOA

eguzki_621

Argazki gehiago ikusi

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *


4 − two =

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Este sitio web utiliza cookies de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de cookies.