Pilates.

eguzki_838

Azkeneko garaietan Pilatesak sortu duen interesa ez da kasualitatea. Moda izatetik osasunerako tresna izatera pasatu da.

STOTT PILATES metodoa existitzen direnen ariketa programen artean seguru eta eraginkorrenetakoa da.

ZER DA PILATES?

Gorputz-adimen erako ariketa sistema bat da non muskulu laburtuen luzatzea eta ahulen indartzea bilatzen den. Ariketak lurrean egin daitezke, koltxoneta baten gainean, edota pilateserako bereziki egokitutako makinetan.

ZER DA STTOT PILATES?

Erreabilitazio printzipioak eta ariketa berriak barneratzen dituen progresioa da, mugimendu ezegokiak baztertuz, eta alineazio neutrala, zentruaren estabilizazioa eta mugikortasun periferikoa indartuz.

Aparatu lokomotorearen alineazio ezegokiak gorputzaren atal batzuk gehiegi luzatzea eta beste batzuk laburtuta eta konprimituta mantentzea dakar. Giltzadura mailan alineazio ezegokiak mugimendu ardatzarengan aldaketak sorrarazten ditu. Hau zenbait estrukturen zurruntasunagatik etorri daiteke (kapsula, giharrak…) edo muskuluen arteko koordinazio faltagatik (hipermugikortasuna). Bata dela edo bestea dela Stott Pilatesek arazo biak hobetzea lortzen du:

  1. Alde batetik nahi ez ditugun konpresioak sorrarazten egon daitezkeen estrukturak luzatzen ditugu eta muskulu antagonistaren funtzio egokia ekiditen ari direnak (inhibizio erreziprokoa). Hau eta mugimenduaren sekuentzia egokia ikasteak giharren gehiegizko kontrakzio konzentrikoa ekiditen dute.Azken batean muskulu laburtuen lan exzentrikoa bilatzen dugu muskulu sinergikoen lankidetza egokiarekin.
  2. Bestalde giharren funtzionamendu egokia lortzen dugu, adimenak gorputza zuzentzea lortuz mugimendua egiteko zein muskulu, zein momentutan eta zelan egin behar deneko kontzientzia garatzen bait da.

Helburua, azken finean, gorputzeko giltzadura bakoitzak funtzionamendu egokia izatea litzateke, mugimendu patroi eraginkorragoak garatuz energia gastu txikiagoa daukatenak. Gorputz alineazio egokia ikasi eta muskuluei alineazio horretan lan egiten irakatsi alineazio hori denboran zehar mantendu dadin, bolondreski lehenengo eta pixkanaka automatizatuz ikasi dugun hori.

Era hontan giharren indartzea lortzen dugu, malgutasuna haunditzea eta muskuluaren barne-koordinazioa hobetzea, oreka eta posturaren kontrola oinarritzat hartuz.

EGUZKI fisioterapia zentruan Stott Pilatesean hasteko ordubeteko 2-4 saio indibidual egiten ditugu fisioterapeuta batek zuzenduak, pertsona bakoitzaren beharrizanak kontutan izan eta kasu bakoitza ikertzeko. Gerotaldekako klaseetara pasatu daiteke, non gehienez lau pertsona arituko diren, honela pazientek bere mugimenduarekiko kontrola galtzen ez duela bermatzen da. Garrantzitsuena ez da ariketa kopurua edo intentsitatea baizik eta ariketok egiterakoan dugun zehastasun maila. Mugimendurik txikienak igerriko ditugu eta gure gorputzarekiko kontrola lortuko dugu, ez bakarrik Pilates klaseetan baizik eta eguneroko bizitzan baita ere. Honela onurarik hoberena lortuko dugu: gorputzaren autopertzepzioa.

Bestalde ezin dugu esateke utzi Stott Pilates metodoak ezin duela erreabilitazioa ordezkatu. Pazienteari ulertarazten diogu lesioen prebentziorako eta posturaren hobekuntzarako erarik onena dela. Horregatik taldean hasi baino lehenagoko saio indibidualen garrantzia, non fisioterapeutak baloratuko duen pertsona bakoitzaren egoera eta ikusiko duen taldekako klaseak hastea komeni zaion edo ez.

“Bizitza mugimendua da”, baina zelan mugituko garen halako bici kalitatea izando dugu. Ezin gara kontrol postural estatikoan geratu, baizik eta hau pazientearen dinamikan barneratuko dugu bere eguneroko bizitzan aplikatu dezan.


eguzki_799  eguzki_774 eguzki_748eguzki_728 eguzki_779 eguzki_770 eguzki_713
eguzki_764 eguzki_760 eguzki_737 eguzki_723 eguzki_821 eguzki_811

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *


− four = 2

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Este sitio web utiliza cookies de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de cookies.