Posturologia.

eguzki_243Posturologia espezialitate berri bat da medizina eta osasen zientzien bornean, Frantzia eta Portugal bezalako herrialdeetan garrantzi nabarmena daukana eta sistema toniko posturala ikertzen du. Sistema toniko posturala informazio aferente eta eferenteen arteko interakzioen bilduma oso konplexua da, zenbait rezeptore posturalek emanak zeintzuek, era berean, nerbio sistema zentralak modulatuak dauden, zuzenean edo zeharka.

Pertsona bat zutik automatikoki mantentzeko gai da inguruarekiko bere gorputzaren posizioaren aldaketarik txikiena sentitzeko gai den control finezko sistemari esker. Sistema honek exokaptoreak (begia, entzumena, oina) eta endokaptoreak (bizkarrhezurreko muskuluen propiozepzioa, hankak, gihar okulomotoreak, matrailhezurraren artikulazioa…). Deneb batera oreka ortoestatikoa osatzen dute eta nerbio sistema zentrala informatzen dute etengabe.

Batzutan, informazio hauetako baten bat okerra izaten da, zenbait talde muskularretan tonuaren igoera eraginez, askotan mina eta kontraktura  sorraraziz. Beste batzutan informazio konflikto hori ezegonkortasuna edo hasiera batean etilogia ezezaguneko izango lezakeen bertigoaren eragilea da.

Kasu honetan, hastapenean dagoen kausa ez badugu zuzentzen, informazio akasduna ez badugu aldatzen, ez dugu denboran zehar mantenduko den efekturik lortuko gure tratamenduan.

Zenbait test klinikoren bitartez eta posturografia plataformarekin egindako azterketaren bidez informazio sarrera guztiak ikertu ditzazkegu eta pazientearen posturarengan zelan reagiten duten ikusi, honela disfuntzioaren oinarrizko kausara hurbilduko gara.
eguzki_235

Posturografia, baldintza estatikoetan, egoera ortoestatikoan dagoen  subjektuaren postura erregulazio sistemaren kalitatea aztertzen du hiru kaptoreen gainean kokatzen den plater zurrunezko plataforma baten bidez. Hiru kaptoreek ematen duten informazioen bidez, ordenagailua gai da, momentu oro, pertsonaren oinen presioaren erdigunea emateko, zeina kasu batzuetan grabitate zentruak lurrean ematen duen proiekzio gisa hartu dezakegun. Pazienteak plataformaren gainean zutik eta ahal bezai geldi mantentzeko agindua jasotzen du bi posizio experimentaletan: “begiak irekita” eta “begiak itxita”. Sekuentzia bakoitzak 51,2 segunduko iraupena dauka.

Azterketak irauten duen bitartean sustentazio poligonoa ez litzateke desplazatu edo deformatu behar.

Posizioaren irakurketa segunduko hainbat aldiz eginez, ordenagailuak pertsonak hartutako posizio ezberdinen irakurketa egiten du eta gero ordenagailuaren pantailan agertzen zaigu aurkeztuta posizio puntu ezberdinak lotzen dituen marra baten  bidez. Proiekzio honek ibilitako bideari statokinesigrama deitzen diogu. Trazo honek zenbait parametroren kalkulu fidagarria egitea ahalbidetezn du zeintzuek esango diguten pertsonak zelan mantentzen duen oreka.

Informazio sarreraren bat kaltetuta egonez gero, beharrezkoa izango da informazio hori eraldatzea eta, horrekin, kaltetuak izan diren muskuluen tonua erregulatzea lortuko dugu. Hau modu ezberdinen bidez egin dezakegu: esku bidezko terapia, plantila posturala, prisma posturala, korrekzio odontolologikoa edota ortodontikoa…

Sistemaren konplexutasuna eta parte hartu dezaketen espezialisten kopurua dela eta ikuspegi multidisziplinarra ezinbestekoa da. Horregatik Eguzkin beste profesional batzuekin egiten dugu lan era koordinatuan (podologoa, optometrista, psikologoa…), honek pazienteari bere arazoan gehien lagunduko dion profesionalarengana bidaltzea ahalbidetzen digu.

eguzki_234 eguzki_233eguzki_453 eguzki_447eguzki_444

Este sitio web utiliza cookies de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de cookies.