Streaching global actiboa.

eguzki_679

Berheziketa Postural Globala (RPG) gimnasia, kirol, ergonomia eta eguneroko bizitzaren zerbitzura.

Zaintza posturala, osasunaren edozein alorretakoa bezala, prebentzio alorreko oinarrizko partea da, edozein sintoma agertu baino lehen; baita alor terapeutiko eta paliatiboan ere, non patologia jadanik existitzen den.

Ahoaren higienea dagoen bezala (egunero garbitzen dugu), edo azalaren higienea; higiene posturala ere badago, gorputz posturarekiko zainaza multzo batek osatzen dutena: estatikoa, mugimenduan edo ekintzaren bat egiterakoan.

Ez dugu ahaztu behar gizakia elkarrekin harremanetan dauden hiru eremuk osatzen dutela, fisikoa, intelektuala eta emozionala, osotasun bat eratuz: edozein eremutan ematen den alterazioak beste eremuetan dauka eragina, era berean hoietakoren batean ematen den efektu positiboak positiboki eragingo du besteetan ere.

FORMAK FUNTZIOA EGITEN DU
Ondo diseinatua eta egina dagoen tresna batek bere eginkizuna hobeto beteko duen bezala, gure gorputzak hobeto funtzionatuko du bere forma egokia baldin bada.

Malgutasuna oinarrizko zutabe bat da gorputzak egokiro funtzionatu dezan eta egoera fisiko egokia eratzen duten beste atalak bezain garrantzitsua da: indarra, erresistentzia, oreka, koordinazioa…

Stretching Global Aktiboak luzaketak egiteko era berri eta globala eskaintzen digu, gorputz segmentu guztien posizioa batera zuzentzen delarik. Aktiboa izateak (pertsonak berak kontrolatzen du bere postura eta honen garapena) luzaketa pasibo edo lagundutakoen arriskuak murriztu eta efektibitatea areagotzen du.

Luzaketetan SGA-k proposatutako globalitateak, laguntzen dituzten giarren kontrakzio txikiak, giltzaduren zaintzak eta arnasketaren parte hartze konstanteak berrikuntza nabarmenak dira stretching tradizionalaren aurrean.

HELBURUAK:

1. Gorputz eskema hobetzea.
2. Arnasketaren patroia hobetzea.
3. Muskulu laburtuei malgutasuna itzultzea.
4. Birestrukturazio postural globala, onurak ekarriz arlo lokomotore, estetiko, organiko eta funtzionalean.

Eguzkin talde txikietan ematen ditugu klaseak, fisioterapeuta batek zuzenduak, astean behineko maiztasunarekin, nahiz eta behar izatekotan astean bitan etorri daitekeen edota stretching klase bat eta Pilates klase bat konbinatu daitekeen astean zehar, era honetan gorputzarentzako la nona eginez, bai bere arlo estatikoan nola dinamikoan ere.

Tailer intentsiboak emateko aukera dago, parte teoriko bat eta beste parte praktiko bat duena, SGAren ezagutzan sakondu nahi dutenentzat, gero etxean beraien kabuz praktikatzeko edo asteroko taldeetan mantenu bat egiteko.

 

  eguzki_702 eguzki_698 eguzki_689

Este sitio web utiliza cookies de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de cookies.