DANTZA ETA MINUSBALIOTASUNA. PROIEKTU BERRIA EGUZKI-n.

DANTZAN EZ DAGO MUGARIK: EZINA, EKINEZ EGINA..

Nazio Batuen Erakundeak zera dio: “Edozelako minusbaliotasuna daukaten pertsonen parte-hartzeak, gizartearen garapen ekonomiko eta sozial handiagoa ekarriko du”.

EGUZKI fisioterapia eta osteopatia zentroak ekimen berritzaile bat aurkezten dizue.DISCAPACITADOS DURANGO

Proiektu hau garatzeko bidea 5 urtetako neskato hemiplegiko batek eman zigun. Errehabilitazioan zehar, dantza jokoak erabili genituen neskatoak oreka berreskuratu eta ibilera berrezi zezan. Neskak oso gustukoa zuen dantza eta amari klaseetara joan nahi zuela esaten zion behin eta berriz. Amak, ordea, bihotza urratuta, hori ezinezkoa zela erantzuten zion.

Gauzak horrela, “Dantza garaikideko” gure irakaslearekin jarri ginen harremanetan, Inalvis Etxebarriarekin, eta minusbaliotasuna zutenen pertsonentzat dantza nola

egokitu pentsatzen hasi ginen, ezin baitute ohiko klaseetara moldatu, ez baitaude eskola hauek minusbaliotasuna dutenen behar Psiko-fisikoetara egokituak.

DISCAPACITADOS DURANGOHasi eta ekin, Inalvis Madrilera abiatu zen “ARTE EZKENIKO ETA MINUSBALIOTASUNEAN MONITORE ETA IRAKASLE” ikastaroa burutzera Maite Leon Psikoballet Fundazioan.

Psikoballeta, Maite Leonek sortutako metodo artistiko berritzailea da. Dantza, antzerkia, Makillajea, erritmoa, ahotsa eta emozioaren bitartez, ikasteko modu ezberdinak suspertzen ditu Psikoballetak.

Mugimenduaren bidez trebatzen dituzte ikasleek beraien indar eragileak.

Klaseetan, irakasleak ikasleen jarrerak aztertzen ditu. Garrantzitsua da joera posturalak eta gorputzaren motrizitatea ezagutzea. Ezagutza horrek ematen baitu minusbaliotasuna dutenen ahalmen Psikomotriza, autonomia eta auto-estimua bultzatzeko aukera.

Jarduera oro da garrantzitsua beraien bizitzan. Ekintza ludiko eta integratzaileak egiteak minusbaliotasuna dutenen garapen eta ahalmena hobetzen baitu.DISCAPACITADOS DURANGO

Klase hauek ingurune ezin hobea eskaintzen digute mesedegarri zaizkien ekintza eta jarduerak bultzatzeko, beraien heziketa intelektual eta artistikoa suspertuz.

Ikastaro hauek patologia ezberdinak dituzten pertsonei daude zuzenduak: Down sindromedunak, haur autistak, itsuak, gorrak, hemiplejikoak, paralisi zerebral-dunak, muin-lesiodunak…

 

ANIMA ZAITEZ DANTZATZERA! MINUSBALIOTASUNETIK, GAITASUNERA!


Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *


two − = 0

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Este sitio web utiliza cookies de terceros para optimizar tu navegación, adaptarse a tus preferencias y realizar labores analíticas. Al continuar navegando aceptas nuestra Política de cookies.